Maiatzaren 17a – LGTBI fobiaren aurkaku nazioarteko eguna

Contra la LGTBI-fobia

Igande honetan, maiatzaren 17an, LGTBI-fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Jose María Rodríguez Olaizola SJ-ren testu iradokitzaile honekin batera, oinarrizko hainbat talde eta komunitate kristauk (besteak beste, CVXek) LGTBI-fobiarik gabeko mundu baten aldeko otoitzerako bijilia (birtuala) batera egindako deialdia helarazi nahi dizuegu, kartel moduan.

Maiatzaren 17a. LGTBI fobiaren aurkako Munduko Eguna. Pena da horrelako egun bat egon behar izatea, oraingoz beharrezkoa bada ere. Tristea da gure munduko herrialde askotan pertsonak beren sexu-orientazioagatik jazarrita izatea, zenbaitetan legeak zigortuta, eta beste batzuk ezjakintasunaren, isekaren, gaitzespenaren eta ulertezintasunaren itzalak zigortuta (sotilagoak, baina era berean suntsitzaileak).

Askotan entzun izan dut jende ona ere, arazorik ez duena pertsona homosexualei buruzko edonolako komentarioak egiterakoan; bihozberatasunetik irainaraino doazen komentarioak. Gay hitza entzun orduko lobbyarena gehitzen dioten jendea, homosexualitatea, batez ere, militantzia, ideologia edo interes-taldea balitz bezala, milioi askoren baldintza izan beharrean, mundu osoko pertsonak, gizarte guztietakoak, garai eta egoera sozial guztietakoak.

Eliza bezala ere aurrerapausoak eman behar ditugu diskriminaziorik eta aurreiritzirik gabeko komunitatea eta gizartea sortzeko. Ibilbide luzea egin dugu jadanik, gauza asko aldatu dira eta gero eta ahotsa gehiago dira errespetuz, samurtasunez eta ausardiaz hitz egiten dutenak, beste gizarte eta garai batean ainguratuta daudela ematen duten diskurtsoen aurrean. Baina aurrera egiten jarraitu behar dugu. Pertsona guztien oinarrizko duintasuna aitortzen lagundu behar dugu gizartean, oro har, eta elizan bereziki. Badaude pertsona homosexual, lesbiana eta transexual asko elizaren partaide sentitzen direnak . Baina batzuetan, lagun on batek esaten zidan bezala, “partida aulkitik ikustera behartuta” sentitzen dira, esaten zaielako “gauzak horrela direla”.

Gauzak ez dira horrela zertan izan behar. Ezin dira horrela izan, bakoitza bakarra eta desberdina sortu gaituen Jainkoarengan benetan sinesten badugu. Pertsona guztien duintasun erradikalean benetan sinesten badugu. Eta bestela, morala ez dena moralizatzen ari gara: giza egoerak bere baitan daukan konplexutasuna eta aniztasuna.

José María Rodríguez Olaizola, SJ

Vigilia de Oración en el día internacional contra la LGTBI fobia

Etiketak:


Lotura duten berriak

×