Irakaslego olinpikoa

Azken egunotan, ikastetxeko ikasle batzuk Euskadiko Matematika eta Fisika olinpiadetan parte hartu zuten.

DBH eta Batxilergoan sugarra pizten.

Pasa zen ostiralean (martxoak 9) Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Euskadiko XVI. Olinpiada Matematikoan parte hartu zuten 2.DBHko kurtsoaren ikasle batzuk.

Gure hogeita bederatzi neska mutilek ez-ohizko lau ariketa planteatu eta ebatzi egin behar zituzten: lehenengo hirurak gure ordezkariak izateaz gainera Euskadi mailan egiten duten azken faseari aurre egin beharko diote. Azken fase honetako lehenengo hamabiak sariren bat hartuko dute eta harrera berezi bat izango dute Lakuan, sailburua eta antolankuntzan dauden pertsonen partez.

Sorte on Xabi, Mikel eta Asierrentzat!

Bestalde, Guillermo Valverde 2. Batxilergoko ikasleak Euskadiko Fisikako Olinpiada irabazi du. Idatzizko proba Martxoaren 2an izan zen Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologiaren Fakultatean. Espaina osoko fasea Valladoliden ospatuko da apirilaren 13tik 16raino. Orain fase hori prestatzea tokatzen zaio. Zorte on eta ZORIONAK GUILLERMO!


Lotura duten berriak

×