Gela Egonkorra

Zer da eta nori zuzenduta dago?

Eskola arrunteko curriculuma jarraitu ezin duten edo neurri txiki batean bakarrik jarrai dezaketen, larriki afektatutako DBH-ko ikasleei arreta emateko sortzen diren gelak dira.

Halako gelei, gela egonkorrak deitzen diegu ikasleek dituzten beharren arabera baliabide egonkorrak eskaintze dituztelako eta bertan laguntzen diren ikasleen etengabeko erreferenteak direlako.

Ezaugarriak

  • Gela honetan P.T bat dago, tutorea dena
  • Tailerreko irakasle bat
  • Hezitzaile bat
  • 5-6 ikasle egoten dira
  • Curriculuma guztiz egokituta dago
  • Nahiz eta ikastetxearen barruan leku apropos eta berezi batean egon, bai ikastetxearen ekintza desberdinetan bai beste ikasleekin memento arruntetan ere parte hartzen dute

Ikasgaiak

Curriculuma osatzean kontuan hartu beharreko aspektuak:

  1. Komunikazioa
  2. Nork bere burua zaintzea
  3. Etxeko bizitza
  4. Gizarte-trebetasunak
  5. Elkartearen erabilera
  6. Nork bere burua arautzea
  7. Osasuna eta segurtasuna
  8. Trebetasun akademiko funtzionalak
  9. Aisialdia

Helburuak

  • Eguneroko bizitzako jardueretan gero eta modu autonomoagoan jardutea .
  • Beren portaera eta arauak kontrolatu, gizarte trebetasunak nahiz lankidetza eta laguntza-jarrerak garatuz.
  • Oinarrizko harreman eta elkarbizitza-guneetan (familian, eskolan, bizilagunen artean, auzoan) gizarte-harremanak garatzea, gizarte-arauak errespetatuz.
×

Puertas abiertas/ Ate irekiak