BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA – COVID19 LARRIALDIA

Banco de alimentos. Jesuitas Bilbao

Dakizuen bezala, Bizkaiko Elikagaien Bankua (BAB) jarduera izugarri eta ezinbestekoa garatzen ari da duela urte batzuetatik hona leku askotan. Ikastetxetik urtero laguntzen diogu erakunde horri Gabonetako kanpaina bakoitzean, eta BABek, bestalde, laguntzen du gure ikasleak benetako elkartasun-esperientziara eta erakunde horrekin interesik gabe lanean denbora daramaten pertsonen lekukotasunetara hurbiltzen.

Elkartasuna funtsezkoa da gure Ikastetxeko hezkuntza-proiektuan eta Jesusen Lagundian. Horregatik, BABek bere webgunean eta sare sozialetan argitaratu duen deialdiaren berri eman nahi dizuegu. Zabaldutako komunikatuan adierazi digutenez, une honetan zaila da duela zenbait urtetik hona urte amaieran egiten denaren antzeko elikagai bilketa bat antolatzea. Eta, hala ere, haientzat funtsezkoa izaten jarraitzen du familiek dohaintza ekonomiko baten bidez egin dezakezuen laguntza; are gehiago osasun-krisiak familia askorengan benetako zailtasun ekonomikoko egoerak eragin dituen une honetan.

 

Horregatik, zuen eskura jartzen ditugu BABek emandako agiria eta haren webgunerako esteka, horren bidez ekimen solidario honetan parte har dezakezuen. Zailtasun garaietan ere, eta agian inoiz baino gehiago, laguntzeko aukera dugu. Eskerrik asko!

BIZKAIKO ELIKAGAI BANKUAREN KOMUNIKATUA

 Koronabirusaren ondorioz zailtasunak izan arren, Bizkaiko Elikagaien Bankuak behartsuenei laguntzeko lanarekin jarraitzen du, eta martxorako eta apirilerako aurreikusitako laguntzak banatu dizkie erakunde onuradunei.

Osasun-egoera mingarriarekin batera, krisi ekonomiko larria ari zaigu iristen, eta horrek nabarmen handituko du herritar kalteberenen aldeko lana.

Orain, boluntarioekin dendetan elikagaiak fisikoki biltzea planteatzeak ez du zentzurik, eta horregatik gogoratzen dugu dohaintzak gure web orriaren bidez egiteko aukera (www.bancali-biz.org/eu), nahi duen pertsona bakoitzak egin baitezake ekarpen bat, murgilduta gauden krisiari aurre egiten laguntzeko.

Mila esker aldez aurretik zure dohaintzagatik!

 

 

Etiketak: ,


Lotura duten berriak

×