Gizakia ulertzen…

BATXILERGOKO 2. MAILANPSIKOLOGIA irakasgaian, irakurketa kooperatibo bat burutu dugu.

“GIZAKIA ERANTZUNAREN BILA” AZTERTUZ

Gizakion konplexutasuna ulertzeko asmoz, VIKTOR FRANKLen GIZAKIA ERANTZUNAREN BILA idazlana irakurri dugu saio batzuetan. Lan-taldeetan, hiru pasarte deigarri aukeratu eta gure iruzkinak eta gogoetak idatzi ditugu.

Bukatzeko, eta guztion artean, ormairudi handi batera eraman dugu gure hausnarketa. Argazkietan, kontzentrazio-esparruetako irudi lazgarriak gaur eguneko errefuxiatuen egoera lazgarriekin tartekatu ditugu.

Spielberg zuzendariak Schindler-en zerrenda filmean egin zuen bezala, guk ere koloreztatu dugu xehetasunen bat…
Itxaropenaren adierazgarri.


Lotura duten berriak

×