Hezkuntza arloko berrikuntza

2013-2014 ikasturtean egin genuen Hausnarketa Estrategikoaren ondorioz, Berrikuntza Taldea sortu zen, ikastetxeak berrikuntza oinarrizko ildo estrategikotzat hautatu baitzuen. Talde honen helburua ikastetxeko ildo pedagogiko eta metodologikoak ezartzea da. Ikasleak XXI. mendeko gizarterako prestatzeko asmoarekin, ikasketa esanguratsuago baten bidez ikasleen gaitasunak garatzea dugu lehentasun. Helburu hau lortzeko, adimen anitzak eta ikasketa kooperatiboa ditugu abiapuntu.

 

Aldaketa prozesu honek testuliburuak gutxiago erabiltzera eta berezko material gehiago sortzera bideratu gaitu. Ikasketa metodo berriak erabiltzen hasi gara (ulermen proiektuak, adimen anitzen paletak, aldaketarako diseinuak, gogoeta errutinak, etab.), baita ebaluazio teknika desberdinak ere. Aldaketa metodologiko hauekin batera, eta ikasleen ikasketa esanguratsua lortzeko baliabide gisa, gailu elektronikoen erabilera areagotu dugu: tabletak Lehen Hezkuntzan eta ordenagailu pertsonalak Bigarren Hezkuntzan.

 

Batzordeko kideak:

  • Leticia Lozano
  • Arantza Galindez
  • Nagore Etxebeste
  • Laura Alonso
  • Gurutze Rola
  • Ainhoa Irizar
  • Salva Ayuso
  • Jon Jáuregui
  • Maialen Herran
×