Hizkuntza normalkuntza

Hizkuntza- Normalkuntza taldeak zentroko maila guztietan elebitasun eraginkorraren ezarpenean laguntzea du helburu.

Proiektua egiteko orduan, lehenengo eta behin, gure zentroan euskararen inguruan zeuden beharrak aztertu ziren; ondoren proposamen batzuk egin ziren, eta zegozkien talde lanekin adostu egin ziren. Bukatzeko, azken kurtso hauetan proposamen horietako gehienak indarrean sartuko ziren, normalkuntza planaren ezarpenari hasiera emanez.

Pasa den ikasturtean ikasleen normalkuntza batzordea sortu zen, sentsibilizazioa ikastetxeko esparru guztietara hedatzeko asmoarekin. Gure ikasleen hizkuntza-gaitasuna handitzeko asmoz apustu egiten dugu eta geure eredu propioa garatu nahi dugu ikasgelako-hizkuntza euskaratik abiatuz.

Taldea ikastetxeko irakasle hauek osatzen dute:

  • Txema Pérez (koordinatzailea)
  • Aitor Basterretxea
  • Begoña Lekube
  • Iñaki Blanco
  • Marta Etxebarria
  • Iraide Uribe
  • Maialen Herran
×