17-18 kurtsoko liburuak

Lehen Hezkuntzako liburuak zirkular baten bidez bidali ditugu.

DBHn ikasleek lizentzia digitalak erabiliko dituzte. Lizentzia horiek kurtso hasieran banatuko dira.

Batxilergoko liburuak

Erosi beharko dira ikastetxeko liburutegian hurrengo egunetan:

1.BATX: 6 (asteazkena), 9:00tik  13:30ra eta 16:00tik 18:00ra. Libros 1ºBac 2017-2018
2. BATX: 7 (osteguna), 9:00tik  13:30ra eta 16:00tik  18:00ra. Libros 2ºBac 2017-2018

Iralaren 8an, ostiralean, liburutegia irekita egongo da goizez besterik ez, 9:00tik  13:30ra. Ordu horiek aproposak izango dira  beste kurtsoetako liburuak eta materiala lagungarriahartzeko edo itzultze ala aldaketaren bat egiteko.

Aurten badago liburuen forraketa ala 10%ko deskontua aukera dezakezue. Horretarako, ezarritako ordutegian ikastetxetik pasatu behar da, erreserba egiteko eta ordaintzeko (testu liburuak baino ez dira forratuko).

Familia ugaria izanez gero, 15%ko deskontua egingo da. Liburuen forraketa aukeratzen bada, deskontua 5%koa izango da.

Badaude aukera batzuk liburuen ordainketa egiteko:

• Dirua ala txeke batekin, liburuak hartzeko momentuan.
• 50€ko aurrerakin batekin eta gainerakoa hileko kuota bietan, urrian eta azaroan.
• Kreditu txartelarekin.

×