Musikaldia: “La vida bajo el mar”

Musikaldia gero eta gertuago daukagu!! Ekitaldiak ekainaren 20an eta 21ean izango dira, arratsaldeko 6etan Areto Nagusian. Sarreren prezioa 3€takoa izango da, eta pertsona bakoitzak, gehienez, 2 sarrera eskatu ahal izango ditu.

Sarreren eskaera egiteko, helbide elektroniko honetara idatzi beharko duzue: musikalalh4@indautxujesuitak.org. Eskaera egiteko orduan, ikaslearen izen-abizenak eta taldea adierazi beharko duzue, baita data eta sarrera kopurua adierazi ere. Aretoaren edukiera mugatua da, beraz, egun bakoitzerako sarrerak eskaera ordena errespetatuta egokituko dira.

Behin sarreren eskaera egin ondoren, baieztapena jaso beharko duzue, eta orduan, ordainketa noiz eta nola egin komunikatuko dizuegu, eta dagozkizuen sarrerak helaraziko dizkizuegu.

Guztiok bertan ikustea espero dugu!!


Lotura duten berriak

×