Neuchatelekin topaketa

Ezinbesteko aukera Suitzako zati baten kultura eta hizkuntza.

Mundua ezagutzen…

Pasa den astean 1.batxilergoko ikasle batzuk, frantsesa ikasgaia dutenak, agurtu zituzten beraien Neuchateleko bikoteak, behin bukatuta haien aste beteko bisita Bilbon.

Ikasle truke honetan parte hartzen dutenentzat eskarmentu ona izan da, betiko moduan. Astean zehar elkarbanatu dute etxea, ikastetxeko orduak eta aisialdiko denbora ere. Gure ikasleak 2018ko apirilaren 17tik 24ra joango dira Suitzara bisita bueltatzera.


Lotura duten berriak

×