Gure historia

Gure ikastetxeko historia Tomas Morales Jesuitaren maximari zor zaiola dirudi, hots, bakoitzari EZ DUGULA INOIZ BETI HASTEAZ NEKATU BEHARKO gogoratzen diguna. Hauxe gertatu omen zitzaien Roman de Moronatiri eta bere koinatuari, Jose Allenderi, 1921ean Jesusen Lagundiaren agindupeko Indautxuko txalet batetan Bigarren Hezkuntzako eskolak aldi baterako fundatzeko oinarri juridiko -ekonomikoak finkatu zituztenean.

Gure ikastetxeko historia Tomas Morales Jesuitaren maximari zor zaiola dirudi, hots, norberari BETI HASTEN EGOTEAZ EZ GAITEZELA INOIZ NEKATU gogoratzen diguna. Hauxe gertatu omen zitzaien Roman de Moronatiri eta bere koinatuari, Jose Allenderi, 1921ean Jesusen Lagundiaren agindupeko Indautxuko txalet batetan Bigarren Hezkuntzako eskolak aldi baterako fundatzeko oinarri juridiko -ekonomikoak finkatu zituztenean.

Aldi berean, Jose Mª Basterra arkitektoak bizileku-erdibarnetegi txiki hura – hasiera batean 80 pertsonentzako lekua baino ez zuena – eraikin berri bihurtu zuen. Honek oinplano berri bat zuen, klaustroa (1924) eta erantsitako eliza neorromaniko eta historizista (1930) . Sortutako heziketa gune hau, Doctor Areilza zumarkalean, erreferentzia bihurtu zen Bilboko Zabalkundean zehar, nahiz eta dudatan izan Alde Zaharretik joan ala ez, “betiko” Bilbo hori atzean utzi, ingurune hori non baratzeak sakabanaturik zeuden Abando Zaharrean zehar …

Indautxuk, beti hasten, hedatzen jarraitu zuen, nahiz eta isilpeko barreiapena jasan zuen gure hiribilduko zenbait egoitzen aldetik eta II. Errepublikaren Dekretu Konstituzionagileren arabera Jesusen Lagundia desegin zuen. Eraikin berri hau Arauzko Maistren Eskola izango zen, zabaldu berri zen eliza. Gerra Zibilean, Tomas Meaberen batailoiaren egoitza … Hogeita hamarreko hamarkada gaitzesgarria non Begoñako Amatxuk ikusi zuen nola bere mutikoak, jada gizon bihurtu zirenak, bi bandotan odolgabetu ziren …

Alfontso XIII. monarkiatik eta Primo de Riveraren diktaduratik, II. Errepublikara eta anaien arteko guden ostean, bere amaren babespean, Indautxuk hasten jarraitu zuen 1937-38 ikasturtean Ricardo Bastida arkitektoak garatu zuen proiektua zela medio urbanismoaren aita eta igarlea izan zen: bera izan zen Mª Diaz de Haroko (1940) pabiloi arrazionalista sortu zuena bere Kimika Eskolarekin (1946).

Hirurogeiko hamarkadan gertatu zen “boom” urbanistikoak bere aztarna utzi zuen eta Saez de Agirre eta Galdosen sinadurekin Urkixon lehen hezkuntzarako pabiloia sortu zen, 800 ikasleentzako lekua zeukana. Indautxuk 1971n, bere berrogeita hamargarren urteurrenean; bere egoitza baieztatu zuen eta Arrupe Aitak bere zilegitasuna eman zuen 1970ko maiatzean non higiezinen espekulazioari ezetz esan zion eta era berriei erantzuna emateko bere desioa berretsi, garaiak non besteentzako emakume eta gizonak heztea berebizikoa zen.

“Emakumeena” 1986-87 ikasturterako geratu zen, non lehengo emakume ausartak sartu ziren eta gaur egun gure ikasleriaren zati handi baten amak direnak. Azkenik, 2005ean, zubi-eraikin bat ere gaineratu zen, Blasco arkitekto nafartarraren eskutik, bere maisu zen Moneoren estiloa jarraitu zuena eta metafora arkitektoniko bat balitz bezala diseinatu zuen, eraikin, estilo minimal batekin, Bilbon jasaten ari zen ospetsu bat, guztiontzako ezaguna dena eta Guggenheimen bultzada berriari atxikitzen zaiona. Eraikin hau hogeigarren hamarkadaren eta berrogeigarren hamarkadako gerra osteko egoera latzaren arteko besarkada bat da: era berean baietz sakona da, ikastetxeari eta irakaskuntza era bati, Jesusenari, iragan askorekin, ia ehun … baina etorkizun asko, askorekin: gure ikasleak. Beti hasten.

×