Misioa, Ikuspegia, Baloreak

Misioa

Jesusen Lagundiko ikastetxea gara Bilbon, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartua, kristau inspirazio eta ignaziar pedagogiaduna, eta ikasleei lagundu nahi diegu eta familiekin elkarlanean aritu prestakuntza integralaren bidez beren bizi-proiektua garatu eta gizarte anaikor eta bidezko baten alde lan egin dezaten.

 Ikuspegia

2018an honako ikastetxea izan nahi dugu:

  1. Pedagogikoki eta metodologikoki berritua eta helburua ikasleen ikaskuntzan jarriko dugu.
  2. Mota guztietako ikasleen jarraipen pertsonalizatuan erreferentea.
  3. Pertsona guztietan dimentsio espirituala justiziarekin erlazioan lantzen duena, norberaren eta partekatutako esperientziatik, eta Nazareteko Jesus eredu proposatzen duena.
  4. Arreta espezifikoa jartzen du gure ikasleen prestakuntzan, bai hezkuntzan, bai giza-dimentsioaren haztean.
  5. Normalkuntza eleanitzadun proiektu batekin.
  6. Ikastetxeko hezkuntza-dinamikan teknologiaren integrazioarekin.
  7. Hezitzaile eta kudeatzaileek osatuta, eta  hauen jokamoldea proaktiboa, elkarlaneko eta arduratsua da zentroaren misioan.
  8. Kudeaketa sistema partizipatibo, garden, arin eta hezkuntzari dagokionean oinarrituta.
  9. Familia, ikasle eta hezitzaileen artean hezkuntza-komunitatea indartzen laguntzen duen klima-onaren jabe.
  10. Ekonomikoki
  • Lagundiaren bertako dinamika, sektoreko eta sektoreen artekoetan aktiboki parte hartzen du.

 Baloreak

  • Pertsona: Batak bestea zaindu eta lagundu, entzutetik, enpatiatik, elkarrekiko baloraziotik eta aurreritzien gainditzetik.
  • Konpromisoa: Erantzukizunak gain hartzeko inplikatu eta gure gaitasun guztiak erabili.
  • Iniziatiba: Etorkizuna aurrez-aurre begiratu aldaketara egokitzeko eta porrota ikaskuntza-iturri gisa hartu.
  • Ahulenen aldeko sentsibilitatea eta konpromisoa sendotu.
  • Lankidetza: Iniziatibak elkarrekin garatu eta praktikak eta ikaskuntzak partekatu.
  • Espiritualtasuna: Giza-sentsibilitate sakona landu bizitzaren hautaketak norabidetzeko Maitasunetik jaiotzen den askatasunean.

 Aldaketa bideak

Lidergoa eta antolamendua. Ikastetxeak antolamendu eta kudeaketa eta ebaluazio sistema xaloa, partizipatiboa, gardena eta hezkuntza-helburuen zerbitzura zuzenduta eskaintzen du, ekonomia iraunkorraren irizpideekin.

Berrikuntza pedagogikoa. Ikastetxeak pedadgogia-proiektu bat gauzatzen du, ignaziar pedagogian inspiratuta eta disziplina anitzekoa, zeinek motibazioa eta ikasleen ikasketa hobetzen errazten duen.

Hizkuntzak. Ikastetxeak eleanitzadun proiektua eskaintzen du, zeinek gaitasun linguistikoa garatzera laguntzen duen  zentroaren bizitzan dauden hizkuntza desberdinetan.

Espiritualtasuna. Ikastetxeak pertsona ororen dimentsio espirituala hezkuntza-komunitatearen bizi barruan sartzen du mundua eraldatzeko.

×