Organigrama

Jesusen Konpainiako ikastetxea gara, eta EDUCSIren barruan gaude, Espainiako jesuiten hezkuntza-sektorearen barruan, hain zuzen. Sektore horren barruan zatiketak daude, eta gu iparraldeko zonaldean gaude, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Kantabriako, Logroñoko eta Zaragozako ikastetxeekin batera lanean.

Era berean, Kristau Eskola elkartearen barruan gaude; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe erlijiosoa da. Halaber, atxikitako ikastetxea daukagu, Iparraguirre Ikastola diozesiarra, eta bertatik etortzen dira Lehen Hezkuntzako lehenengo mailarako ikasleak.

Ordezkaritza handien duen organoa ikastetxeko Eskola Batzordea da, eta ikastetxeko zuzendariak, titulartasuneko hiru ordezkarik, ikasleen lau gurasok, irakasleen lau ordezkarik, ikasleen bi ordezkarik, zerbitzuko langileen ordezkari batek eta Udaleko beste batek osatzen dute.

Ikastetxeko Zuzendaritza Taldea honako hauek osatzen dute:

  1. Titulartasuneko ordezkaria: Vicente Marcuello s.j.
  2. Ikastetxeko zuzendaria: José Ramón González
  3. Eskolako zuzendaria: Enrique Munerol
  4. Lehen Hezkuntzako Zuzendaritza: José Antonio Murguiondo
  5. Bigarren Hezkuntzako Zuzendaritza: Salvador Ayuso
  6. Lehen Hezkuntzako ikasketa-burua: Jon Jáuregui
  7. Bigarren Hezkuntzako ikasketa-burua: Maialen Herrán
  8. Ikastetxeko Pastoraltzaren Koordinazioa: Juan Pablo Roa
  9. Administratzailea: José María Oraá
  10. Idazkaria: Juan José Cobanera
  11. Eskolaz kanpoko ekintzen koordinazioa: Francisco López

Hona hemen ikastetxeko funtzionamenduko pertsona bakarreko karguak:

  1. Kalitatearen Koordinazioa: Juan José Cobanera
  2. Lehen Hezkuntzako Pastoraltzako Koordinazioa: Marta Vivanco
  3. Bigarren Hezkuntzako Pastoraltzako Koordinazioa: Juan Pablo Roa
  4. Gizarte Ekintzako Koordinazioa: Gotzon García
  5. Aniztasunaren Arretarako Koordinazioa: Jon Uncilla
  6. Bitartekaritzako Koordinazioa: Jon Abete
  7. Hizkuntza Normalkuntzarako Koordinazioa: José María Pérez
  8. Berrikuntzako Koordinazioa: ikasketa-buruak.

Bestalde, jardueren barne-antolakuntza taula honetan jasotzen da:

Era berean, talde kolaboratzaile gisa ikasleen gurasoen elkartea daukagu, eta ikastetxean lan egiten du batzorde ezberdinen bidez, hala nola pastorala, eskolaz kanpokoa, pedagogikoa, etab. Azkenik, taulan ikus daitekeen bezala, Misioaren Komunitatea edo Komunitate Apostolikoa dago, eta nahi duten hezitzaile guztiek (irakasleak edota zerbitzuko langileak) osatzen dute. Haien helburua da gai estrategikoen gainean hausnartzea, Zuzendaritzarekiko aholkularitzan, besteak beste.

×