Ordutegiak, Ereduak eta Ibilbideak

Gure ikastetxeko ikasleek astero 34 ordu 1.batxilergoan eta 33 ordu 2.batxilergoan ematen dituzte ikastetxean, eta horrela banatzen dira:

ORDUTEGIA:

Goizez
Sarrera Irteera
Astelehenak, Astearteak, Ostegunak 8.30 15:10
Asteazkenak eta Ostiralak* 8.30 14.15 (*15:10 1ºBach)

Batxilergoan 2 IBILBIDE eta 3 GELA MOTA DESBERDIN eskaintzen ditugu (eredu linguistiko desberdinekin).

EREDU LINGUISTIKOEI dagokienez, datorren ikasturteari begira berrikuntzak izango ditugu: D ereduko gela sartuko dugu estrainekoz eta B ereduko hiru gela izango ditugu,  azken urteotan eskaini ditugunak, euskarazko beste zenbait ikasgai gehituz, B2 agiria baliozkotuko dituena, 2012ko apirilean argitaratuko Dekretuak esaten duenaren arabera. Era berean, A ereduko gela bat mantenduko dugu.

Eredu guztientzat, bi mailatako ingelesa eskaintzen da: aurreratua eta arrunta, ikasleak daukan mailaren arabera.

IBILBIDEEI DAGOKIONEZ, Batxilergoan eman ahal diren 3 ibilbideetatik (Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Arte Ederrak) 2 eskaintzen ditugu:

  • Giza eta Gizarte Zientziak: Hau Giza Zientziak eta Zuzenbide eta Ekonomia ikasiko duten ikasleentzako zuzenduta dago, Zientzia Ekonomiko eta Enpresakoak, ADE eta abar bezalakoak, baita Matematikak gailu eragiketatzailetzat hartuko dutenentzako ere. Honetaz gain, beste gradu atal nagusi bat gehi dezakegu Arte eta Gizadi ataletakoak, Arte gradua, Historiakoa, Filosofiakoa eta Filologikoak adibidez.
  • Zientziak: Hautatutako modalitatearen asignaturen arabera, batxilergoa gradu batzuetara edo besteetara zuzenduta egongo da. Horrela, Zientziak, Osasun Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura artean aukera dezakegu. Hala ere, ez du baztertzen beste ataletako graduren bat egiteko aukera.

Ibilbideei eta eredu linguistikoei dagokien INFORMAZIO GUZTIA gure liburuxkan “BACHILERATO 2016-2017” (oraindik bakarrik erderaz) topa dezakezu. Egin klik irudian deskargatzeko:

×