Informazio orokorra

Ikastetxearen berezitasun nagusi bat eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza oso zabala da, kirol ekintzak, kulturalak zein zentzuzkoak. Ikastetxeak dituen eraikinek hala ahalbidetzen dute. Loiola Indautxu Klubak horietako asko eskaintzen ditu, baina ez da hor amaitzen, ikastetxeak berak antolatzen baititu hainbat ekintza.

Ikasturte bakoitzaren hasieran ikasle orok jasotzen du LIBURUXKA bat, non abian jarriko diren ekintza guztiak agertzen diren. Horrela, familiek eta ikasleek zein ekintzatan parte har dezaketen jakingo dute, ordutegia eta baita izena non eman behar duten ere.

18-19 kurtso honetan, lehenengo aldiz, ekintzetarako izen ematea Alexia web aplikazioaren bidez egin beharrekoa izango da. Senide guztiek aplikazio honetara sartzeko pasahitza dute, eta irailaren 11tik aurrera indarrean egongo da izen-emate horiek egiteko.

×