Agenteak

“Proyecto Educativo Jesuitas Loyola” izenekoak “abian jartzen den ekintza eta proiektu ororen” zeharkako dimentsio bat, dimentsio espirituala dela dio.

Dimentsio honetan barrualdeko hazkuntza eta pertsonen dimentsio espirituala, zentzu zabalean, batzen dira, baina, bai gazteei, bai helduei fedearen esperientzian hezten lagunduko dien eskaintza batzen da. Prozesu honetan, bizitzaren zentzu traszendentea eta Jesusen Jainkoaren esperientzian heziketa bultzatu behar ditu.

Gure abiapuntua, beraz, ikastetxea ebanjelizatzailea da , hau da, Nazareteko Jesusen mezuaren zabalkundeak zenbait adituren lana behar izan ez ezik, ikastetxeko irakasle guztien zeregina behar du izan, zuzendaritza taldetik hasita.

Hau horrela izanik, Ikastetxean bertan badago pastoralgintza batzordea, urtean zehar egiten diren ekintzak programatzen, prestatzen eta animatzen dituena. Talde honetan maila bakoitzeko sinesmen hezitzaileak daude eta baita Kimika eta Elektronikako Eskolakoa ere. Gizon eta emakumeen talde bat da, jesuitak zein laikoak, profil desberdinetakoak, Erreinuaren Berri Ona zabaltzera deituta sentitzen direnak.

Sinesmen hezitzaileak tutoreen taldeetako partaideak dira, nahiz eta tutoretza bat izan ala ez. Horrela, Tutoreek eta Sinesmen hezitzaileek ikasleen beharrak aseko dituen taldea osatzen dute eta dimentsio guztietan hezten lagunduko dute: pertsonalean, akademikoan, familiarrean, espiritualean …

Pastoralgintza batzordea Loiolako beste Jesuiten Ikastetxeetako batzordeekin erlazionatuta dago (Durango, Donostia, Gasteiz, Irunea eta Tutera), haiekin motibazioa, proposamenak eta ekintzak elkarbanatzen ditugu. Zenbait batzorde eta lan-talde existitzen dira, gure lana aurrera eramaten laguntzen gaituztenak: bat heziketa etapa bakoitzeko (Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa), hiri bakoitzeko Arrupe Elkarteko koordinatzaileak batzen dituen taldea eta Gazteen Pastoralgintza eta Ikastetxeen Bokazioen Subkomisioa delakoa; azken honetan Gazteen Pastoralgintzako delegatuak eta heziketa zentroen Pastoraltzako batzordeen delegatuak elkartzen dira.

Azkenik, ekintza pastoralean, batez ere Arrupe Elkartea eta Indautxuko Eskautak, boluntarioak diren begirale edo arduradun askoren laguntza daukagu, haiek prozesu guzti hauek pasatu dituzte eta beste neska-mutil batzuk lagundu nahi ditzute Jainkoa deskubritzeko ahaleginean, elkartean bizitzeko unean eta mundu hobe bat lortzeko konpromisoa hartzeko unean.

×