Akonpainamendua

Egiten ditugun ekintza guztiek ez dute hartzaile giza-talde osoa, izatez, hezkuntzaren xedea pertsona bakoitza banaka atenditzea baita, bere ahalbideak eta beharrak aztertzeko. Beti elkarrizketa eta zuzeneko topaketa bilatzen dugu.

Horretarako, egitura jakin bat badago. Sinesmen hezitzaile bakoitzak ordu kopuru jakin bat dauka bere mailako ikasleekin hitz egiteko. Haiek gu gertu sentitzea da helburua, heltze pertsonalaren prozesu zailean beraiekin egon, haiek bizi, pentsatu eta sentitzen duten guztiaren kontrastea egin: besteekiko harremana, Jainkoarekiko harremana, haien desirak eta nahiak. Hortaz, haiekin elkarbanatzea, elkarrizketaren bidez, beren bizitzan garrantzitsua dena.

×