Probintzia jarduerak

Ikastetxeko pastoralgintzaren eskaintza Loiolaren Probintzian antolatzen diren zenbait ekintzek osatzen dute; ekintzok bertako jesuiten ikastetxeei eskaintzen zaizkie (*). Hauek, bakarkako pertsonarengandik eta klaseko taldetik urrutiago doazenak, boluntarioak dira: ikastetxeen arteko topaketak DBHko lehen ziklorako, ikastetxeen arteko topaketak DBHko bigarren ziklorako, gazteen topaketa 1. Batxilergorako eta Elkartasun Pazkoa Batxilergoko bigarren mailarako. Esperientzia hauek ikasturtean zehar egiten dira. Gainera, udan zehar beste zeregin batzuk aurkezten zaizkie Batxilergoko ikasleei: Tuterako zaharrak laguntzeko lan gunea eta Gasteizko lan gunea, udako hiri-koloniak animatu immigranteen seme-alabekin. Ekintza hauetan garrantzi handia dauka beste leku batzuetako mutil eta neskekin topatzeak, antzeko arazoak dituztenak eta ekintza hauetan parte hartzera animatuta daudenak; hazi ahala, ordea, gehiago behar dutenei laguntza eskaintzea da garrantzitsuena.

×