Erlijio jarduerak

Ikastetxean apustu egiten da pastoralgintzak ikasgeletan etengabeko eta benetako presentzia izan dezan. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ordutegietan agertzen diren Erlijio Jardueren (edo AR-ren) bidez egiten da. Lehenengoan ordu erdi bat da astean, eta ordu bete Bigarrenean. Sinesmen hezitzailea ikasleek programaturiko helburuak bete daitezen zenbait dinamika egiteko sartzen da ikasgelan.

AR ordu hauetan, bai gelan, bai ikastetxeko beste tokiren batean (kaperak, esate baterako), hainbat ekintza desberdin abian jartzen dira, beti ikasleen adinera moldaturik, eta, ahal den neurrian, talde bakoitzaren errealitate edo ezaugarrietara zuzenduta. Zaila da maila bakoitzean egiten den guztia biltzea, baina badaude zenbait ezaugarri orokor guztientzat.

Alde batetik, zenbait gairen gaineko hausnarketa bideratzen dugu; horretarako, momentu bereziak zaintzen ditugu, bakoitzak bere buruarekiko edo besteekiko ardura hartzeko, bai eta munduan dauden arazoak kontuan har ditzaten ere. Isiltasunezko momentuak aintzat har ditzatela bilatzen dugu, testuen, abestien eta kondairen bidez. Baina, besteekin hausnarketa hauek elkarbanatzen ikas dezaten ere saiatzen gara, horrela beraiek dauzkaten pentsamenduak eta arazoak besteekin elkarbanatzeko.

Bestetik, otoitz uneak eta Jainkoarekin topaketak ere bideratzen ditugu; txikiekin isiltasunaren balioa irakasten hasten gara eta, nagusiekin, kontenplazioak egiten, ignaziar espiritualtasunarekin bat egiten. Aktibitate hauek mezak, sakramentuak eta Adiskidetzeak dira, non Ikastetxeko komunitateko Jesuiten laguntza daukagun. Gure ikasleak bizitzen ari diren oro banatzea nahi dugu, eta hori fedearen ikuspegitik egitea.

Gainera, asteko zenbait ekintzatan munduaren egoera, zergatik hainbeste pertsonak sufritzen duten aztertzen denbora ematen dugu. Ikasleek bidezkoa ez den zerbaiten aurrean sentitzen dutena eta horren aurrean nola jokatu ikas dezaten saiatzen gara.

×