Solidaritza Kanpainak

Argi dago ikasleekin urteetan zehar landu nahi izan den balio nagusienetako bat solidaritza dela, Jesusen Lagundiak esaten zuen bezala, “fedearen zerbitzua eta zuzentasunaren promozioa bateraturik mantentzean datza” (CG35, 1 Dekretua, 6.zenbakia). Egiten diren kanpainek zuzentasuna eta solidaritza esan nahi dutena agortzen ez dutela jakin arren, munduan sufritzen duten milioika pertsonei buruz hausnartzeko aukerak direla uste dugu; honela, ikasleak zerbait egitera animatu ahal ditugu. Gainera, gure hirian bertan bizi diren pertsonengan (egoera larrian) jartzen dugu kanpaina baten arreta; beste kanpaina, ordea, garapen-bidean dauden herrialdeetan oinarritzen da; honela mundu zuzenagoa eraikitzeko distantzia edo ez-jakitea oztopoak ez direla erakutsi ahal diegu ikasleei.

Egiten den lehen kanpaina Gabonetako ohiko kanpaina da, zeinetan behartsuekin lan egiten duten zenbait Erakundetarako elikagaiak eta dirua batzen den. Gabonetako oporrak baino bi edo hiru aste lehenago jartzen gara lanean.

Bigarren kanpaina, TPS deritzona da, Manos Unidas-en “Gosearen Aurkako Kanpaina” delakoari egiten genion euskarriaren eboluzioa da. Egun, Alboan-ek bideratzen dituen proiektuak laguntzen ditugu; horrela, ikasleek ezagupen handiagoa izateko hiru urtetarako euskarria ematen diogu proiektuari. Gainera, zuzentasunean bakarrik geratzearen ordez, Adiskidetzean eta Bakean ere jartzen dugu arreta. Horregatik, TPS kanpaina “Ez indarkeriaren eta bakearen aldeko” eskola-egunetik gertu hasten da (urtarrilaren 30ean) eta otsailaren bigarren asteburuan (Elizak Borondatezko Barauaren Eguna ospatzen denean) bukatzen da.

Zuzentasunaren aldeko borroka ezinezkoa da bakardadean; horregatik, egiten ditugun ekintza hauetan Jesusen Lagundiak bultzatutako Alboan GKEarekin batera egiten dugu lan. Gure nahiak aurrerago eramateko, Munduaren Heziketaren Kanpainara gehitu nahi dugu. Honen barnean hezkuntzaren inguruko sindikatuak, eskola zentroak eta era askotako giza mugimenduak daude. 2015 urtean baino lehen pertsona guztiek kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatuta izango dutelako (Dakar-en goi-bilera, 2000) ziurtatzeko. Ikastetxe gisa, argi daukagu umeen garapenerako zein garrantzitsuak garen eta gure ahaleginak bideratu nahi ditugu pertsona guztiek Giza Eskubideetako bat jaso dezatela ahalbideztzeko.

×