Arrupe Elkartea

Ikasleek fedearen esperientzia zabalagoa izan nahi badute pastoralgintzako eskaintza osatzen duten bi talde kristau badaude ikastetxean: Indautxuko Eskautak eta Pedro Arrupe Gazteen Elkartea.

Arrupe Elkartea elkarte kristaua da, gazteez osatuta dagoena eta Ignazioren espiritualtasunean oinarrituta. 14 urte eta 25 edo 30 urte bitarteko Ikastetxeko edo inguruetako gazteek osatzen dute. Gainera, beste Jesuiten ikastetxeetan ere, Durango, Donostia, Gasteiz edo Iruñea bezala, Arrupe Elkarteak badaude, zeinekin harreman estua mantentzen den eta zenbait ekintza edo eskarmentu elkarbanatzen diren (*). Helburua, bertakoei giza balioetan eta balio kristauetan hezten laguntzea da, elkarrizketarako, bakerako, tolerantziarako, parte hartzerako ahalmenak hobetzea eta fedea hezten lortzea Jesusen jarraipen estuarekin, mundu hobe bat bilatzeko helburuarekin. Hau guztia lau elementu batzen lortzen da: adinen araberako taldeak (astero ekintzak, dinamikak, jolasak eta abar egiten); fedearen eskarmentua (otoitzak, ospakizunak …), Sendotzarako sakramentua prestatzea laguntzen dutenak; talde- esperientziak (irteerak, erretiroak, konbibentziak, Aste Santuko eta udako ekintzak …);eta ekintza soziala (Ikastetxeko Kanpainetan laguntzea, Boluntaritza, Lan Guneak …).

(*) Probintzia berriaren egoeraren ondorioz datorren urteetan ikastetxe hauekin dagoen harremana alda edo heda daiteke.

×