Ignaziar Astea

Pastoralgintzaren lan osoak ignaziar espiritualtasuna du abiapuntu , eta ikasleria honekin harremanetan egotea bilatzen dugu, nahiz eta, noizbait, hori bezala identifikatzeko gai ez izan. Gauzak horrela, Ignaziar Astea ikasturtearen momentu garrantzitsua da; helburua gure ikasleak Jesusen Lagundira eta Jesuitetara gerturatzea da. Egiten dugun guztia gu geu Jesuiten ikastetxe bat bezala aurkeztea nahi dugulako da, baina aste honetan zehar nabariagoa izan daiteke, agian, erlazio hau.

Abian jartzen ditugun gaiak asko dira: Historian zehar itzal handia izan duten Jesuiten ezaguera, hala nola, Loiolako San Ignazio, San Frantzisko Jabier edo Aita Arrupe; Jesuiten istoriora Bilbon, haien eguneroko egoera munduan edo zenbait jesuiten bizipenen kontaketa. Era berean, usadioa da klaustro bat egitea, non ikasleekin ditugun helburuak irakasleei ere zabaltzen zaizkien, aurkezpen edo testigantza bat dela medio: Lagundiaren eta Jesuiten ezagutza eta haien estiloaren eta misioaren parte sentitzea.

×