Helburuak

Jarraitzen ditugun helburuek sei galderei ematen diete erantzuna: zein motatako pertsonak hezi nahi ditugu? Zein Jesus, Eliza, fede eta moral transmititu nahi dugu? Eta Ignaziar espiritualtasunaren zein elementu erabil dezakegu hau bideratzeko?

a)“Orekatua, intelektualki aditua, hedapenari zabaldua, erlijiosoa, errukiorra eta konprometitua Jainkoaren Herriaren laguntasunarekiko zilegi den pertsona” bilatzen dugu.

b) Gizaki gisa agertuko den Jesus bat zabaldu nahi dugu, Jainkoak pertsonentzat daukan proiektua era koherentean bizi duena; Jesus honen irudiak “Laguna, Jainkoa, Hitza, Gardentasuna, Aitarekin Bat” dira.

c) Eliza Jainkoaren Herria bezala bizi nahi dugu, elkarte gisa, sufritzen ari diren pertsonez arduratzen dena, laguntzen dituena eta Jainkoaren Erreinua hemen eta orain eraikitzen duena.

d) Proposatzen dugun fedea “bizipen eta aukera pertsonala da, pertsona guztiak bateratzen dituen jarrera”.

e) Jesusen Ebanjelioan oinarrituta dagoen moral bat adierazi nahi dugu.

f) Hau guztia, ignaziar espiritualtasunean eta gogo-jardunetan oinarrituta (“Retos y Fines de la Pastoral Juvenil Ignaciana”-tik hartuta, 2002).

Galdera hauei erantzuna etapa bakoitzean lantzen da, logikoki, helburu hauek gradualki lortzen direlako.

Helburu horiek hurrengo PDF honetan deskarga ditzakezue.

×