Zergatik Pastoralgintza

Andra Mari Ikastetxea – Jesuitak Indautxuren Irakaskuntzaren aktibitate orok pertsona du helburu. Prozesu honetan garrantzitsuena, pertsona bera da: bere abiapuntua, norberaren inguruabarrak, bere ahalmenak, bere ahalbideak … Hortaz, lantzen den jarduera pastoral orok du abiapuntu bera: pertsonak berak erdigunea izan behar du. Gizakiaren konplexutasunaren barruan, badaude zenbait ardura oso orokorrak direnak eta pastoralgintzaren lana bereziki errazten dutenak.

Horrela, gizakiak bere barnean bilatzen ditu mundua ulertzeko ahaleginean sortzen diren galderen erantzunak. Zergatiak ezagutzeko beharra dauka, bere burua ezagutzeko beharra. Pastoralgintzan gure ikasleen barneko dimentsio hori lantzen saiatzen gara.

Baina pertsonek haien inguruan dagoen errealitateari buruz sentimenduak ematen dituzte aditzera, batez ere munduan sufritzen duten gizakiak daudela dakitelako. Gertaera mingarri horiek pertsonengan laguntzeko nahia esnatzen dute. Pastoralgintzan elkartasunaren dimentsioa lantzen saiatzen gara.

Azkenik, gizakiek elkarrekin bizitzeko premia daukatela ikus dezakegu, besteekin erlazionatzeko, besteekin elkartzeko, bizitza, lana, zaletasunak, sinesmenak … konpartitzeko. Gizakia ezin da bakardadean ulertu. Pastoralgintzan elkarbizitzaren dimentsioa lantzen ahalegintzen gara.

Eta lan hau Ebanjelioaren indarrean sinesten dugulako egiten dugu eta horregatik Erreinuaren Berri Ona aldarrikatu nahi dugu. Lan honekin Jesusen Lagundiak gidatuak eta bidaliak sentitzen gara, Lagundiarentzat ebanjelizazioa bere misioaren ezinbesteko elementua baita.

×