Servir Juntos en Verano 2020 #SJV2020

Servir Juntos en Verano 2020

BOLUNTARIOTZA BEHARRAK

“Inoiz ez da egon gure ezjakintasunari buruzko hainbeste ezagumena, ezta zalantzan bizitzera eta ekitera behartuta egoteko presio hain handia ere.”(HABERMAS)

Ados egon gaitezke, konfinamendu hilabete hauen ostean, COVID-19 krisiak, hainbat arlotan, bizitza guztiz aldatu duela. Gure aurreikuspenak, kalkuloak, planak eta itxaropenak aldatu ditu. Egunerokoa aldatzera behartu gaitu eta itxaron gabeko gauza berriak ikasi ditugu.

Gure gizartean eragin soziala eta ekonomikoa handia izan da. Gure ezinegonean itxita eta isolatuta bizitzeko tentaldia dago, baina errealitatea deika dabil, krisi honetan bereziki kaltetutako pertsona eta taldeen deia. Edozein arazoren aurrean lehenengo kolpea jaso ohi duten lehenengoak dira, eragin latza handiagoa pairatzen dutelako.

Horregatik, hainbat errealitatetan behar handia dagoela badakigu, eta oraintxe ikusten hasten da, konfinamenduaren ostean, gordintasun osoz. 

Hori dela eta, “Servir Juntos Verano 2020” (#SJV2020) ”Elkarrekin Zerbitzatu Uda 2020” jaio da (#EZU2020): familia ignaziotarraren proposamena, gure laguntza behar izanez gero, gure gizarte eta Elizaren erakundeen zerbitzuan jartzeko. Frantsizko aita santuak dio: “denok gaude ontzi berdinean, elkarrekin arraun egitera deituak”. Konpromiso honek, Eliza eta gizarte bezala, arazo global honi tokiko erantzun bat ematera bultzatzen gaitu. 

Ideia zerbitzu bat egitea da zerbitzutik haratago joanez, denbora emanez, prestakuntzarako, hausnarketarako, ospakizunetarako, otoitzerako eta talderako espazio lagunduarekin elkarrekin sakontzeko. Orri honetan dauzkagun zerbitzu-proposamenen informazioa aurkituko duzu. Ideia orokor gisa, bi denbora izango genituzke: zerbitzua goizez izango zela eta bigarrena elkarrekin: sakontzeko espazio hori arratsaldez izango zela. Kasu guztietan proposamen malgua eta aukeren arabera egokitua izango litzateke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

“Servir Juntos en Verano 2020” webgunea.

Etiketak:


Lotura duten berriak

×