Urriak 6, ostirala: Gure Amatxuren eguna. Gela egonkorraren inaugurazioa

Aurreko ostiralean, Begoñako Andra Mariaren eguna ospatu genuen ikastetxean.

Begoñara igoera

Ostiral goizean, Begoñako Andra Mariaren Basilikara igo ginen, gure esker onak emateko, urtero bezala. Ospakizunean esker oneko hitzak behin eta berriro erabili genituen , eta gure musika taldeak abesti politak jo zituen.

Esker hitza maiz entzun genuen

 

 

Ospakizuna bukatu ondoren, txokolatea eta bizkotxoak banatu genituen. 2.batxilergoko ikasleak arduratu ziren lan hori egiteaz.

 

 

 

Gela egonkorraren inaugurazioa

Eguna aprobetsatuz, aurten ikastetxean martxan ipini dogun proiektuaren inaugurazioa antolatutu genuen: GELA EGONKORRA. Bertara, ikastetxeko komunitatea osatzen dugunok hurbildu ginen, baita gelako ikasleen familiak, guraso elkartea, Berritzeguneko aholkulariak eta abar…
Gela egonkorrera hurbildatuko guztiei, eskerrak emon nahi dizkiogu. Oso momentu hunkigarria eta polita  bizi izan genuen.  Aurten, gure leloa esaten duenez…

OROREN GAINETIK, ESKERRIK ASKO

– gehiago ekintzetan hitzetan baino –
 Hona hemen, hurrengo bideoan, ikus ditzakezue ostiraleko momentu batzuen irudiak:


Lotura duten berriak

×