EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA, JESUITAK-INDAUTXU

Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen denez , gure ikastetxean aparteko eguna da. Bere garaian Xabierko Frantziskok ere euskara erabiltzen zuen herritarrekin hitz egiteko eta, gaur egun, guri dagokigu haren lekukoa hartzea ikastetxean euskarak bizirik iraun dezan.
Bestalde, urtero lelo bat sortzen dugu kanpainari babesa eman nahian eta aurtengoa honako hau da: EUSKARAZ, HANKAK AIREAN. Honekin adierazi nahi da harro sentitu behar garela, ez bakarrik euskara ezagutzeaz, baizik eta egunero erabiltzeaz.

Etiquetas:


Noticias relacionadas

×