preloader

Pertsona itzelak eta profesional itzelak

Lanbide Heziketa hezkuntza-sistemaren giltzarria da. Prestakuntza-zikloek aukera emango dizute unibertsitatean zure formakuntzarekin jarraitzeko edo zuzenean lan-merkatuan sartzeko, goi-mailako teknikari gisa. Ibilbide ireki bat hastear zaude, pixkanaka zure helburu akademiko eta profesionaletara egokituko dena.

chica
Claudia

Urte batez EHUn Kimika emaitza txarrekin egin ostean, Kalitate Analisi eta Kontrolerako Laborategiko Goi-mailako Gradua hasi zuen. Gogor lan egin eta gero zikloa oso nota onekin amaitu zuen. Aurten Ingeniaritzako 2. maila egin du eta matrikula pare bat atera ditu. Heldutasun apur bat besterik ez zitzaion falta, ikasten jakitea, arrazoituz, esperimentatuz eta ezagutuz, memorizatu ordez.

chico
Israel

Batxilergoa amaitu ondoren, lan ez egonkorretan aritu zen, eta Mantentze Elektronikoko Goi-mailako Graduan matrikulatzea erabaki zuen. 2. mailan LH Duala egin zuen eta lan egiten zuen enpresan geratzea eskaini zioten. Hortik enpresa petrokimiko batera aldatu zen, eta gero sektore elektronikoko batera; bidean hainbat lan-eskaintza utzi ditu, aukeratu zezakeelako.

chicos
Roger y Eduardo

Biek enpresa desberdinetan lan egiten zuten eta beren CVa hobetzea erabaki zuten, lanpostu hobea lortzeko. Rogerrek Kalitate Analisi eta Kontrolerako Laborategiko Goi-mailako Gradua osatu zuen lehenik, eta Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-mailako Gradua ondoren; une honetan, Osakidetzako laborategi baterako oposizioak prestatzen ari da. Eduardok Kimika Industrialeko Goi-mailako Gradua egin zuen; LH Duala egin zuen enpresan produktuak garatzen ari da.

chico
Babacar

10 urtez kontraturik gabeko enpleguetan lan egin ondoren, bere egoera egonkortzeko beharra ikusi zuen. Zuzenbideko ikaslea izan zen bere herrian eta ez zuen argindarraren inguruko ideiarik ere. Hala ere, Instalazio Elektriko eta Automatikoen Erdi-mailako Granduan izena eman zuen. Ahalegin handia egin zuen eta elektrikari batekin praktikak egin zituen. Gaur egun, sektore kimikoko enpresa bateko mantentze elektrikoko sailean lanean dihardu.

chica
Leticia

Ez zuen Batxilergoa amaitu; sarbide-proba bat egin zuen eta Kalitatea Aztertzeko eta Kontrolatzeko Laborategiko Goi-mailako Graduan matrikulatu zen. Amaitu ostean, Kimika Industrialeko Goi-mailako Gradua egin zuen. Ez zuten praktikak egin zituen enpresan kontratatu, baina hilabete batzuk geroago beka baten bidez Bizkaiko farmazia enpresa handienetako batean lanean hasi zen. Gaur egun, konpainia horretan ari da lanean.

banner-feature

Prestatu zaitez Jesuitak Politeknikoan

Jesusen Lagundiaren LHko zentro integratua gara, kristau inspiraziokoa eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzartua. Eskola HETELekin elkartuta dago, Work Lan Bizkaiaren sortzaileetako bat da eta Kristau Eskolaren parte da.

instalaciones
Ekipamendu bikaina duten instalazioak Bilboko erdigunean.
profesorado
Beren espezializazio-arloan lan-eskarmentua duten irakasleak.
dosProfesores
Talde bakoitzeko bi irakasle laborategiko edo tailerreko klaseetan.
acompañarAlumno
Ikasleei laguntzeko giza prestakuntzako koordinatzailea.
empresas
Enpresa onenekin lankidetza lan-poltsaren bidez.
universidad
Arreta berezia unibertsitatean prestatzen jarraitu nahi duten ikasleei.
bolsaTrabajo
Lan-poltsa oso aktiboa.

Teknikari trebeak, pertsona autonomoak eta behar bezalako erabakiak hartzen dituztenak, eta gizatasunez bikainak prestatzeko lan egiten dugu. Hezkuntza-etapa amaitzean gure ikasleak bere buruaren bertsiorik onena izatea da gure helburua. Horretarako, lau mende baino gehiago duen eta jesuiten zentroen ezaugarri den Inaziar Pedagogia erabiltzen dugu:

banner-feature

Inguruko errealitatearen jakitun diren pertsona kontzienteak.

banner-feature

Onena emateko prest dauden pertsona adituak.

banner-feature

Pertsona errukiorrak, errealitatearen aurrean hunkitu egiten den bihotz sentibera dutenak.

banner-feature

Pertsona konprometituak, hala biziarekin eta gizadiarekin, garaiotako arazoen konponbidea bilatzeko prest daudenak.

Lanbide Heziketa

Jesuitak Politeknikoak honako heziketa-ziklo hauek ematen ditu:

electronica

Instalazio Elektroteknikoetako eta Mekanikako oinarrizko profesionala

Erdi-mailako heziketa gradua
Familia Elektronikoa

Modulu guztiak gainditu ondoren, behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela eskuratuko duzu, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistarenean, eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko maila.

Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:

  • Instalatzaile-mantentzaile elektrikaria.
  • Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazio-instalatzailea.
quimica

Kimika Industrialeko Goi-mailako teknikaria

Goi-mailako heziketa gradua
Familia Kimikoa

Modulu guztiak gainditu ondoren Petronorren instalazioetan prozesu jarraituetan instalazioko operadore lanpostu bat lortzeko aukera izango duzu. Petronorren OPPC proiektua txandakako prestakuntza osagarrian datza, 6 hilabeteko iraupeneko beka batekin eta Petronorren 6 hilabeteko kontratuarekin.

Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk. Prestakuntzan eskuratutako profilarekin, esperientzia hartu ahala arlo horietako lantaldeen buru bilakatu zaitezke.

  • Produktu kimikoak fabrikatu, eraldatu eta egokitzeko erreaktore eta makinetako langile kualifikatua.
  • Petrolioaren eta gas naturalaren findegietako langile kualifikatua.
  • Industria kimikoetako kontrol-sistemetako langile kualifikatua.
electronica

Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako teknikaria

Goi-mailako heziketa gradua
Familia Elektronikoa

Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:

  • Ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemetako irrati- eta telebista-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
  • Sistema domotikoetako, immotikoetako eta segurtasun elektronikoko ekipoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
  • Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
quimica

Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategiko Goi-mailako teknikaria

Goi-mailako heziketa gradua
Familia Kimikoa

Hauek dira ziklo honetako irteera profesionaletako batzuk:

  • Kimika industrialeko, nekazaritzako elikagaien, transformazio-industrietako materialen, mikrobiologikoko eta kimikoko laborategiko analista.
  • Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.
  • Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
salud

Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-mailako teknikaria

Goi-mailako heziketa gradua
Osasungintza Familia

Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:

  • Analisi klinikoen laborategietako (espezialitate guztiak) eta ospitale publiko edo pribatuetako esperimentazio unitateetako goi-mailako teknikaria.
  • Auzitegiko institutu anatomikoen eta auzitegi medikuntzako institutuen laborategiak.
  • Ikerketa biomedikoko eta bioteknologikoko enpresen laborategiak.

Hasi gogokoen duzun horretan lan egiten

FP Dual

LH Dualak ikasgelako eta enpresako ikaskuntza txandakatzeko aukera ematen dizu: eskarmentua hartuko duzu, teoria eta praktika txertatu ahal izango dituzu eta pertsona trebeagoa izango zara. Ikasketak amaitu ondoren, oro har, LH Dualeko ikasleek enpresan lan egiten jarraitzen dute.

Formación

Lantokietako Prestakuntza (LP) bigarren ikasturteko martxotik ekainera bitartean egiten da, gainerako modulu guztiak gaindituz gero. Ez da ordaindutako lana, benetako giroan eta praktika gidatuekin prestakuntza osatzeko tresna baizik.

salud

Enplegu-agentzia gara: lan-poltsa oso aktibo bat dugu eta enpresek bertara jotzen dute profil zehatzak eskatzeko.

Matrikulazioa

Aurrez izena emateko epea zabalik ekainaren 1etik 19ra, biak barne. Matrikulazioa, uztailaren 13tik 17ra, biak barne.

Kontaktua

Helbidea

ZENTROA

Colegio Nuestra Señora de Begoña, Jesuitak Indautxu

HELBIDEA

C/ Dr. Areilza 32 (Bilbao)

TELEFONOA

94 427 18 18

*Koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta, gure zentroa itxita dago.