Datorren ikasturtearen hasiera

Iglesia del colegio Jesuitas Bilbao

Ekainaren erdialdean, Eusko Jaurlaritzak “2021/22 ikasturtean ikastetxeetan Covid-19 kasuak agertzen direnean jarduteko prozedura” bidali zigun (honekin batera doakizu). Protokolo hori 2020-21 ikasturterako egindakoaren ia berdina da.

Horren ondorioz, une honetan ikastetxean dugun aurreikuspena datorren ikasturtea aurtengoa amaitu den modu berean hastea da, COVIDaren ondoriozko murrizketei dagokienez. Horrek eragina du jantoki-zerbitzuan, kirolean, eskolaz kanpoko jardueretan, higiene-neurrietan, burbuiletan eta abarretan.

Joan den astean, Hezkuntzako sailburuak, Kristau Eskolako zuzendariekin egindako bileran esan zigun, abuztuko azken astean Eusko Jaurlaritzak Protokolo horren eguneratze bat bidaliko digula,  pandemiak udan izango duen bilakaeraren araberakoa.

Hala, irailaren hasieran, berriro jarriko gara zuekin harremanetan, ikastetxeko zerbitzuak eskaintzeko moduan aldaketak jakinarazteko.

Uda ona igaroko duzuela espero dugu eta familiaz, naturaz, Jainkoaren obraz gozatzeko garaia izatea.

Jaso ezazue agur bero bat,

Etiketak:


Lotura duten berriak

×