Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Euskararen eguna
 

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Hona hemen Jesuitak Indautxuko klase guztietan gaur irakurriko den manifestua:

Euskararen eguna

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur munduko txoko guztietan. Bai, munduko txoko guztietan! euskaldunok kontinente guztietan banandurik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko txokoetan entzun daitekeelako.

Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaur bezalako egun batez, duela urte asko eta asko. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean, Argentinan, Uruguain,Venezuelan, Ingalaterran, Italian…toki askotan.  Urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen denez , gure ikastetxean aparteko eguna da. Bere garaian Xabierko Frantziskok ere euskara erabiltzen zuen herritarrekin hitz egiteko. Gainera,  hil aurreko azken hitzak euskaraz egin zituen  eta, gaur egun, guri dagokigu haren lekukoa hartzea ikastetxean euskarak bizirik iraun dezan.

Jarri zaitezte momentu batean pentsatzen, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren momentu honetan jai honetaz gozatzen? Ba, hainbat dira! Hainbat dira euskaraz ospatzen ari direnak jai hau! Hainbat pozik ikasi dutenak euskara! Eta hainbat euskaraz bizi direnak!

Beraz, ez gaur bakarrik, aurrerantzean ere ahalegindu behar gara ahal dugun guztietan euskaraz hitz egiten.

EUSKARAZ…  AURRERA !!!

Etiketak:


Lotura duten berriak

×